XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIA Zeintzuk dira geien betetzen zaituenak? Zergaitik?
- Parkatu. Onetan ez neuke nai bildotsik oberena zintzarririk gabe laga.

- Euskal aldizkariez zerbait esan dezagun orain.

- Zein jokeratakoak dira, zure iritziz, gaur egun ditugun aldizkariak?.

Zein da Erriarentzat oiartzunik andienekoak? Zein erriaren eziketan gogotsuen ari dena edo ta Erriari kultura mailla igotzen ondoen laguntzen diona? Zergatik?.

Lauki edo kuadro bat egiten lazelatari; beian saldo gabeko konta eidazu: Goian, arrotz makillatua; ezkerrean H'ren kerizpea eta eskuman idea estu batzuk.

Lau aldeak alkarri bultzadaka, laukia txikitzen.

Lauren artean ittota gure aldizkariak.

Eta ittota igarten dan aldizkariak laiñoz ikusiko dau argia.

Izena gitxiena da. Ez asteroko eta ez aldizkarietan ez dakigu oraindik gorriak eta baltzak eta zuriak gogoz irakurriko daben bat egiten.

- Zu, batez ere, antzerkigille bezala zara ezaguna.

- Ain zuzen ere, sari asko irabazia zaitugu arlo ortan.

Nola ikusten duzu, gaur egun, euskal antzerkia? Ze maillatan aurkitzen da? Antzerkigille onak aal daude.

Zeure burua aipatu gabe, izar diztiratsurik ikusten aal duzu euskal antzerkiaren zeruan? Nortzuk? Zegatik?
- Argal. Makal.

Eta bestela egotea mirarizko litzake.

Artatik bizi-biderik artzerik ez dagon lez, zeregin gitxi dago arlo onetan.